XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) pertsona bakar bat gogoratu zen Erromako Herkulesen pareko izan zen jainko itzel hartaz:

Egun hauetan nire barnean hutsune handi bat somatu dut, nire bizi osoan maite izan dudan pertsona desagertu egin baita.

Gure gorputzak betidanik bananduta egon dira, baina bihotzek, ezagutu ginen egunean bat egin zuten, eta naturak ezin izan zuen sortu baliabiderik haiek banantzeko.

Urrutira iritsi zinen, izar ahaltsuenen artean diztiratu zenuen, gora joan zinen, eta bizitzako instant krudelenetan erori egin zara, kolpeka lortu zenuena kolpez amaitu da.

Zeruko erregea zinen, denek miresten zintuzten, baina bizitzak gainditu egin zintuen, guztiarekin amaitzea erabaki zenuen, barnean zenuen ekaitza gelditu zenuen, azken erasoketa galduz, ezereza nagusituz.

Eta orain non aurkitzen dira txalotzen, ohiukatzen, miresten eta txapela jazten zizutenak?

Dena amildu da, denek ihes egin dute, inork ez zaitu gogoan.

Baina gure bihotzak oraindik ez dira banandu, gu bion arteko maitasunaren garra ez du heriotzak itzaltzea lortu.

Nik ez zaitut sekula ahaztuko, naturak egin duen larrosarik ederrena bezala gogoratuko zaitut, arantzadun larrosa, kolore gorriko larrosa, nire bizitzako kuttuna.

KARMELE O.